IKUS-ENTZUN

Ezinbesteko zinema Nafarroako Filmotekan

 

Laugarren urtez jarraian, Nafarroako Zinematekak zer da zinema? galderari erantzun bat bilatu nahian, beharrezkotzat jotzen dituen filmak pantailaratuko ditu. Denboraldia orain hasiko eta ikasturte osoan zehar luzatuko da hogeita hamar pelikula inguru pantailara eramanez, eta gainera orden kronologikoan.

Abenduan berrogeita hamarreko hamarkada jorratzen da, eta hala atzo,  Rosselliniren zinema italiar peto-petoa erakutsi zen, Sofia Loren protagonista dela. Atzoko saioan Te querré siempre lana pantailaratu zen.
Zinema estatubatuarraren aldetik, interpretazio-lan bikaina eta eszenaratze apartekoa duen filma berreskuratuko da.

Hortaz, datorren asteko asteazkenean, abenduak 17, 12 hombres sin piedad film famatua ikusteko abagunea egongo da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button