BERTSOTAN

Lizardi Bertsolari Gazteen Txapelketa

Aurreko batean aipatzen genuen bezala, Lizardi Bertsolari Gazteen Txapelketa Finala ostiralean izango da, Zarautzeko Modelo zineman. Hitzordu horretan, eta aurretiaz, bi kanporaketa jokatu ondoren, sei bertsolari hauek arituko dira norgehiagoka: Asier Azpiroz, Oier Aizpurua, Ane Labaka, Amaia Iturrioz, Gema Urteaga eta  Eneritz Artetxe.

Iñaxi Etxabek jantziko dio txapela ondoen aritzen denari.

Lizardi Sariaren baitan, Basarri bertso paper lehiaketako sari banaketa ere egingo da. Aurten, Pello Esnalek irabazi du saria eta Imanol Lizarazu gelditu da bigarren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button