ESZENA

Txakur Gorria Sormen Kolektiboaren “Orainmenean” ikuskizuna, Bilboko Euskararen Etxean

Txakur Gorria Sormen Kolektiboak Orainmenean izenburuko ikuskizuna egingo du  urriaren 8an, Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera, entitateak ondu duen Hi(ZKI)bridoak zikloaren baitan. Diziplina anitzeko kolektiboak bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat sortu du. Ekitaldia streaming bidez ere zabalduko da, Euskararen Etxearen Youtube kanalaren bidez.

Txakur Gorria Sormen Kolektiboaren arabera, “bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegina egin du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko, ikusezin izandakoak ikusaraziz.
Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntu. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai”.

Euskararen Etxean burutuko den Hi(ZKI)bridoak zikloaren bigarren hitzordua urriaren 22an izango da, eta bertan Anfetamiña Xabier Montoiaren lehen liburuan oinarritutako eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratutako Muga egitasmoaren musika eta irudiak uztartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button