ESZENA

XX. mendeko emakumezko hiru koreografo

Carolyn Carlson, Anna Theresa De Keersmaeker eta Pina Bausch emakumezko koreografoei buruzko zine-dantzaldia izango da bihar, osteguna, Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundicion aretoan, 19:00etatik aurrera.

Emanaldia Dantzaldiaren XV. edizioaren baitan ondu da, eta XX. mendeko emakumezko 3 koreografo izenburupean aurkeztuko da.

Carlson jatorri finlandiarra duen koreografo estatubatuarra da, bai eta artista eta poeta ere. Laura Kuminen aburuz, Europako dantza garaikideak gordetzen duen artista bikainetakoa da.

De Keersmaeker, berriz, belgikarra da, eta 1983an egindako pieza bati esker, potentziaz, bizitasunez eta humanitatez betetako ikuskizuna, dantza garaikidea irauli zuen.

Azkenik, Oxfordeko Unibertsitateko Encyclopedia of Dance lanaren arabera, Pina Bausch-en obra bakarra da, paregabea. 2009an zendu zen, baina bere ondarea eta itzala ikaragarria da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button