BESTELAKOAK

“Txakomic”, txakolina eta komikia uztarturik

Bakioko Txakolin Museoak, Txakolinguneak, txakolinaren tradizioa eta komikia uztartzen dituen Txakomic ekimena abiatu du. Bizkaiko txakolinaren tradizioa eta komikiaren artea lotzeko prozesuaren ondorioz sortu da proiektua.

Txakomic proiektuak hanbat multzo ditu: zazpi komiki-kapitulu, Istorioak txakolinarekin lanaren liburuki osoa osatuko dutenak, eta, azkenik, Txakoliaren historia liburua, 2022ko abenduan argitaratuko dena. Istorioak txakolinarekin osatuko duten zazpi komikiak banaka eta kronologikoki argitaratuko dira www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus  webguneetan.
Bakioko Txakolinguneak eta Leioako Mendibile Jauregiak, Jata-Ondo eta Bizkaiko Txakolinaren laguntzarekin, hainbat jarduera antolatuko dituzte komikiaren mundua txakolinarenarekin lotzeko xedearekin. Horrela, ekaineko lehen bi asteburuetan, Leioako Mendibile Jauregiak (ekainak 4, 5 6, 12 eta 13) eta Bakioko Txakolinguneak (ekainak 5, 6, 12 eta 13) jarduera egitarau zabala eskainiko dute helduentzat eta haurrentzat. Jarduera horietariko batzuk honakoak dituzue: museoko erakusketarako bisita gidatuak eta marrazketa analogiko eta digitalari lotutako tailerrak, zuzeneko karikaturak, showcooking-ak, marrazketa eta dastaketaren arteko fusioa, komiki tiren tailerrak, kamisetak egitea eta kristaletan margotzea. Jarduerarik bereziena basoko bozeramaileak izenekoa da, non sentsoreak mahats-parra batean jarriko diren esperientzia musikala eskaintzeko asmoz.

Proiektua zertan den jakiteko, hemen egin klik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button