MUSIKA

Ttanttakunfesta musikaz beteta dator

Aurtengo Ttanttakunfestan hainbat talde eta disko jartzaile arituko dira Gasteszenako bi aretoetan. Hala, areto nagusian honako hauek agertuko dira: Seal Of Quality, Frantziako sampler gizona; Curasan, laukote poperoa; Willis Drummond, rock bortitz eta zikina; Capsula, rock psikodelikoa eta garaje rocka; eta Dj Kuolema, punk eta hardcore musika.

Areto txikian berriz, honako artista hauek bilduko dira: Rudy King, tekno musika; Sakasti, Zarauzko ska-punk talde gaztea; Smooth Beans, rocksteadya Santanderretik, At Low Fyah diskoa aurkeztuko dute; Rude Kanka, reggae eta dub musika; eta azkenik, Teknomadak, rocksteady eta reggae musika.

Ttanttakunfesta 23:00etan hasiko da eta 6:00ak bitartean iraungo du.

Ttan Ttakun irrati libreak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button