IKUS-ENTZUN

4.000 film labur jaso dituzte Zinebiren 58. edizioan

Zinebi Bilboko dokumentalen eta film laburren nazioarteko jaialdiaren 58. edizioa azaroaren 18tik 25era egingo da, eta gutira 108 herrialdetatik etorritako 4.109 film labur jaso ditu jaialdiak.

Horretaz gainera, Zinebik jaialdia iragarriko duen kartela ere zabaldu du, Oscar Mariné diseinugile eta ilustratzaileak egindakoa eta Philip Seymour Hoffman aktorea omentzen duena. “Marinék, antzezleak Capote film arrakastatsuan egin zuen Truman Capote idazle estatubatuarraren irudia aukeratu du”.

108 herrialdetik heldutako lanen jatorria honela banatzen dira: Estatutik (814 film, horien artean Euskal Herriko 92), eta ondoren Frantzia (539), Alemania (217), EE.BB. (177) eta Erresuma Batua (157) datoz. Eremu latinoamerikarrari dagokionez, film labur gehienak Brasiletik (167) Mexikotik (143) eta Argentinatik (154) heldu dira, baina baita Kolonbiatik (74), Txiletik (39), Venezuelatik (14), Kubatik (19) edo Uruguaitik (18) ere, besteak beste.

Informazio gehiago: zinebi.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button