IKUS-ENTZUN

Truffaut zuzendariari buruzko atzera-begirakoa, Iruñean

Iruñeko Kondestableko ekitaldi-aretoan François Truffaut zuzendari frantsesari eskainitako bigarren zinema-zikloa egingo da Truffaut gehiago, mesedez! izenburupean, irailaren 18 eta 25ean, eta urriaren 2 eta 9an. Film guztiak 19:00etan pantailaratuko dira.

François Truffaut, XX. mendeko bigarren erdialdeko zinemaren ordezkari berezi eta adierazgarrienetako bat da, “hogei bat filmetan, Truffautek interesgarria iruditzen zitzaion guztiaren gakoak arakatu zituen. Garai historikoak eta generoak konbinatu zituen; epopeia historikotik utopia tristera igaro zen zientzia-fikzio klabean”.

Truffautek biluztu eta bere burua erretratatzen du beti. Zinemagilearen bi maitasun ia obsesiboen inguruko proiekzio pertsonala zen bere obra: zinema eta emakumeak. Bere muinean jatorrizko hutsune bat zuen: gurasoekin erabateko desadostasuna.
Bere karrera 1955ean jarri zen bidean eta 1984an amaitu zen dramatikoki.

Programa honela eratu da: La Piel Dura (L’argent de poche. Frantzia. 1976), irailaren 18an; El Pequeño Salvaje (L’Enfant sauvage. Frantzia. 1969), irailaren 25ean; La Novia vestía de negro (La Mariee était en Noir. Frantzia. 1967), urriaren 2an; Diario Íntimo de Adela H. (L’Histoire d’Adèle H. Frantzia. 1975) urriaren 9an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.