LITERATURA

“Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra”

2012 Euskadi izeneko ekimenak Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazioarteko Poesia Jaialdia aurkeztu du gaur goizean Bilbon, Kulturako sailburu Blanca Urgell, Kultura Sustatzeko zuzendari Mikel Toral, jaialdiko zuzendari Kepa Murua eta Blas de Oteroren alargun Sabina de la Cruz parte hartzearekin.

Eusko Jaurlaritzak 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea programaren barruan Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazioarteko Poesia Jaialdia abiatuko da Donostian, Gasteizen eta Bilbon ekainaren 7, 8, 9 eta 10ean, mundu osoko berrogeita hamarren bat poeta ospetsuren esku hartzearekin.

Hala, poesiaren diziplinan ibilbide luze eta zurruna egin duten hainbat izen ospetsu gure hirietan bilduko dira. Maila handiko poeta hauek etorriko dira: Jack Hirschmann (Estatu Batuak), Cristina Peri Rossi (Uruguai), Rafael Cadenas (Venezuela), Natalia Toledo (Mexiko), Werewere Liking (Kamerun),Gabriel Jaime Franco, Saadi Yousif, Lello Voce, Karen Connelly eta abar. Hurbilagotik Manuel Rivas, Luis Garcia Montero Ana Rosetti, eta Isabel Perez Montalban, besteak beste. Azkenik, euskal poesiak bere ordezkariak ere izango ditu, hala nola, Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta, Gerardo Markuleta,…
Kepa Murua idazle eta, kasu honetan, jaialdiaren aholkulariak, egingo diren jarduerak zehaztu ditu, eta ondokoak aipatu ditu: poesia-errezitaldiak, ipuin-kontalariak, musika-emanaldiak, poesia bisualeko erakusketak, ekitaldi teatralizatuak, eta bestelako ekimenak.

Nabarmentzekoak dira ekainaren 8an, Donostiako San Telmo Museoan, Hitzaren eta oroimenaren eztabaida eta Emakumezko poeten saio berezi bat izeneko errezitaldiak. Lehengoan, Luisa Etxenikek eta Willy Uribek hartuko dute parte, eta Miren Agur Meabek errezital bat egingo du. Bigarrenean, Werewere Liking (Kamerun), Natalia Toledo (Mexiko), Chiranan Pitpreecha (Tailandia) eta Karen Connelly (Kanada) poeta famatuak arituko dira.

Egun berean ere zer ikusi egongo da Gasteizen. Bertan, poesia saio bereziak egongo dira, musikarekin uztartuta, adibidez, Afterpop Fernandez & Fernandez izenekoa, Agustin Fernandez eta Eloy Fernandez bikoteak egingo dutena. 9an, halaber, Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira ekitaldiak goian aipaturiko izen askoren presentziarekin.

“Kultura aldarrikapen bat izan nahi du honek, emozioen eta pentsamenduen eragile”, esan du Blanca Urgell Kulturako sailburuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button