IKUS-ENTZUN

Zinemakumeak gara! jaialdia hasi da

Gaur, urriak 16, Zinemakumeak gara! jaialdiaren 28. edizioa hasiko da, eta 31ra arte luzatuko da. Indautxuko metro-geltokian Menderakaitzak: emakume zinemagileren genealogia erakusketa ere paratu dute, eta jaialdiaren bertsio laburtua astebete geroago Basauri, Portugalete eta Bermeo herrietara iritsiko da.

Lehen egun honetan, Sílvia Munt zuzendariaren Las buenas compañías proiekzioa izango da BilbaoArten, eta inaugurazio ofizial horretan Simone de Beauvoir 2023 Saria emango zaio aipaturiko zuzendariari, Sílvia Munti, kameraren bi aldeetan egindako ibilbide bikaina goraipatzeko.
Gaurko Las buenas compañías emanaldian hauxe kontatuko zaigu: “1976ko uda. Beak 16 urte ditu, eta herrialdean zehar dabiltzan aldaketa-aireekin bat egiten du; emakume-talde batekin lankidetzan aritzen da kausa feminista ikusarazteko eta abortatzeko eskubidea onartzeko. Odolean sentitzen duen errebeldia bere barne mundua nahastuko duen ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da. Hilabete hauetan zehar, Beak oso adiskidetasun berezia izango du Mirenekin, bera baino zertxobait zaharragoa eta familia onekoa. Bere konpromiso politikoak eta Mirenekin duen harremanak bere bizitzan mugarri izango den etapa bihurtuko dute uda hori.”

Guztira 9 film luze (Cannes, Locarno, Seminci eta Berlingo zinemaldi ospetsuetan parte hartu dutenak) eskainiko dira, bai eta 7 film labur ere.
Jaialditik hainbat aditu pasatuko dira, tartean, Andrea Jaurrieta (zuzendaria eta gidoilaria), Ana Hormaetxea (gidoilaria), Izibene Oñederra (El sueño de la sultana-ren filmeko animatzailea), Begoña Vicario (animaziozko zinemagilea), Nuria Vidal (idazlea eta zinema kritikaria), Paula Iglesias (Hondarrak), Mabel Lozano (Ava) eta Vicenta Alonso de la Cruz (Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko Berdintasun Batzordeko koordinatzailea) eta Nagore Cenizo Arroyo (aktorea)

Tailer interesgarri bat ere antolatu da, Déborah Garcia eta Tania Lopez arte-historialariek eta kultura-kritikariek emango dutena: Léelas como una chica (genero-ikuspegia duen analisi zinematografiko bat).

Film andana bat pantailaratuko dira, eta guztien gaineko xehetasunak, gehi ordutegiak eta egoitzak, Zinemakumeak gara! jaialdiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button