ESZENA

Bastidako Kale Antzerkia jaialdia bidean da

Abuztuaren 30era arte, Bastida herrian, Kale Antzerkia jaialdia antolatu dute, eta bertako kaleak eta plazak sormen eta adierazpen artistikoko agertoki zirraragarri bihurtuko dira. Betiko legez bertaratuko direnek antzerkia, musika, dantza eta zirkuaren inguruko programazio zabala izango dute.

Asteburu honetan, hilak 28,  haur eta familiei zuzenduta, Eidabe taldearen Azken Taupadak izeneko lanaz gozatzeko aukera egongo da. “Dantza, besarkada eta kantuz josi ditugu Euskal Herriko plazak. Dantzatzea, besarkatzea eta abestea mundua iraultzeko gure aukera da. Zatoz gurekin! Hauxe da despedidie! Gora bihotzak!”

Datozen asteetan, makina bat taldek hartuko dute parte jaialdian, tartean, Zanguango, Aukeran edo Zirkozaurre taldeak izango dira.

Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button