BESTELAKOAK

Pintura eta marrazketa lantegiak, Iruñean

Iruñea aldean artistak sortu nahi dituzte etorkizunerako, eta hori dela eta ireki da Catalina de Oscáriz Arte Eskolan, apirila eta ekaina bitarteko margogintza eta marrazketa-lantegietarako izena emateko epea. Izena martxoaren 31ra arte eman daiteke.

Marrazketa lantegian estanpaziora hurbilketa da proposamen artistikoa. Ikastaro honek  apirilaren 5etik ekainaren 23ra bitartean luzatuko da. “Inprimatutako irudi batzuk ekoiztuko dituzte artista-gaiek, estanpazioaren oinarrizko prozesura hurbiltze aldera, modu erraz eta zuzeneko batean. Inprimaketak erliebean eta inprimaketa planografikoak, zuzeneko monoinprimaketak eta zeharkakoak, kolografiak, linografiak, punta lehorra, txantiloiz pintatzea, etab”.

Eta pintura lantegian hiri paisaia eta herri paisaia landuko dira, batez ere.  Azken hau apirilaren 4tik ekainaren 22ra egingo da. Ikastaroan eraikinak eta xehetasun arkitektonikoak paisaia gisa tratatuko dira, eta eduki teorikoak ere bai: airetiko perspektiba, perspektiba lineala, konposizioa eta kolorea.

Argibide gehiago, 948 15 22 83 telefonoan izango duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button