ESZENA

Tolosako XXXII. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia

Tolosako XXXII. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia, Titirijai, bihar hasi eta hil honetako azken egunera arte luzatuko da. Titirijai klasikoan 4 herrialdetako eta 5 autonomia-erkidegotako 11 konpainia izango dira, eta hauek 43 ikuskizun eskainiko dituzte, batzuk Tolosan, eta beste batzuk Donostian, Eibarren, Pasaian, Ordizian eta Sestaon.

Parte hartuko duten konpainia batzuk honakoak dira: State Puppet Theatre Burgas (Bulgaria), La Pícara Locuela (Gaztela eta Leon), Hermanos Arana (Argentina), El Retrete de Dorian Gray (Galizia), Pantzart-Bihar (Euskadi), Titiriguri (Madrid), Aura Teatro (Euskadi); Perth Company (Australia), La Llave Maestra (Nafarroa), eta abar.

Eskena irekia atala egongo da egitarauaren barruan,  konpainia gazteei euren lanak ezagutzera emateko aukera luzatzeko xedez. Izan ere, “gazteak etorkizuna dira eta aukerak eman behar dizkiegu, eta aurten  lau autonomia-erkidegotako konpainiak izango ditugu atal honetan: Alndaluzia, Katalunia, Euskadi eta Madril”.

Noiz, non eta zer begiratu nahi baduzue, hemen duzue programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button