ESZENA

Donostiako kaleak antzoki bihurtuko dira irailera bitarte

Bihar, ekainak 8, Antzerkia Kalean zikloa hasiko da Donostian. Egitaraua ekainean, uztailean eta irailean gauzatuko da. Hasteko, bihar bertan bi ikuskizun izango dira.

Batetik, Kiki, Koko eta Mokok Parrandan Tutiplen antzeztuko dute 18:00etan Larratxo plazan (Altza) Bestetik, eta ordu berean, Ikas Eta Jolas taldeak Ipar Poloan Bero, Dantzatuz Gero! aurkeztuko du Etxarrienen (Martutene).

Halaber, larunbaten, ekainak 9, Deabru Beltzak konpainiak Les Tambours De Feu obra antzeztuko du 22:00etan Larratxo plazan (Altza).

Horrela, astebururo eta irailaren erdi aldera bitarte (abuztuan ez da programarik izango) kaleko antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Gipuzkoako hiriburuan.

Egitarauarekin loturiko xehetasun guztiak (konpainiak, ikuzkizunak, ordutegiak eta bestelakoak) donostiakultura.com webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button