IKUS-ENTZUN

ZINEBIk gaur inauguratuko du bere 57. edizioa

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) gaur zabalduko ditu bere ateak Bilboko Arriaga Antzokian Sekzio Ofizialeko lehiaketan parte hartuko duten euskal film laburren emanaldiarekin.

65 filmek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, honela banaturik: fikzioa (34), dokumentala (14) eta animazioa (17). Pantailaratuko diren euskal film laburrak, fikziozko hiru, animaziozko bi eta dokumental bi izango dira eta  David P. Sañudo, Iñigo Salaberria, Isabel Herguera, Ander Parody, Haritz Zubillaga, Aitor Oñederra eta George Todria zinegileenak dira.

Gaur ere, Ohorezko Mikeldia Juan Ruiz Anchía zine argazkilari bilbotarrari emango zaio eta, Ohorezko bigarren Mikeldia, hil ondorengoa, duela denbora gutxi desagertu den Aitor Mazo antzezleari emango zaio. 

Egitarau osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button