ARTEA

“ERTIBIL 40” hausnarketa egiteko espazioa

ERTIBIL Bizkaiak lau hamarkada bete ditu, eta lurraldeko ekoizpen artistikoaren gainean hausnarketa egiteko erabiliko da mugarri hori. Hala, hiru hilabetez, hainbat dinamika egingo dira eta horietan belaunaldi desberdinetako artistek parte hartuko dute.
Hortaz, Rekalde aretoa topagunea da otsailera arte, “eraikitzen ari den kontakizuna erakusteko espazio bizia. ERTIBIL 40an ez dira amaitutako lanak erakusten; aitzitik, pentsatzeko prozesuak garatzen ari den toki horretan murgiltzeko aukera ematen die bisitariei.
Rekalde aretora doazenek aretoaren arkeologia ikusi ahal dute, azken urteetako esku-hartze artistikoen hondarrak. Espazioaren itxura proposamenaren hausnarketa artistikoetako bat da, hainbat irakurketa dituzten beste jarduketa batzuen agertoki eta euskarri gisa erabiliko dena. (…)  ERTIBIL 40ek azterketa-esparru propioa sortu nahi duen programa bat proposatzen du, ez hainbeste atzera begirako ikuspegi historiko batetik, baizik eta aktibatzen den eta etorkizunera begira proiektatzen den erreferentzia gisa.”

Abenduan Marion Cruzak, Abigail Lazkozek eta Elena Mendizabalek parte hartu zuten.  Hurrengo saioan, hilak 12,  publiko orokorra egon ahalko da eta Txuspo Poyok, Jaime Cuencak eta Zigor Barayazarrak hartuko dute parte bertan. Oraingo honetan, “artea eta medioa, adierazpen-kanal eta ideien euskarri gisa, aztertuko dute eta haien arteko harremanari buruz” hitz egingo dute hizlariek. Saioa amaitzen denean, topaketari amaiera emateko performance bat egingo du Elena Aitzkoak.

Aipaturiko dinamizatzaileez gain, honako hauek ere egongo dira: Ixone Sádaba, Miriam Isasi, Taxio Ardanaz, sraPolaroiska, Naia del Castillo, Gema Intxausti, Nora Aurrekoetxea, Irati Inoriza, Miren Arenzana, consonni, Mikel Onandia eta Maider López.

ERTIBIL 40 hausnarketa egiteko espazioa izango da, atzera begiratu nahi duelako puntu horretatik abiatuta berriz pentsatzeko Bizkaiko testuinguru artistikoaren garaikidetasunari buruz. Hala, dinamika batzuk proposatzen dira, azken 40 urte horiei buruz hausnartzeko, berriz aztertzeko eta hausnartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button