ESZENA

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren 25 urte, Donostian

Donostian urtero antolatzen da Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia. Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia hau otsailaren 11tik 27ra izango da aurten.

Ohikoa denez, programak “musika eta umorea, antzerkia, magia edo bakarrizketak bateratzen dituzten proposamen desberdinak biltzen ditu”. Lan asko euskarazko produkzioak izango dira eta publiko orokorrarentzat eginak diren hainbat saio ikusgarri programatu dira aurten.

Diogun bezala, otsailaren 11n hasiko da ekimena Bazen Behin Clown taldearen Sexijentziak Askatuz izeneko obrarekin, eta Ane Gabarain eta Javi Merino bikotearen Monolokos ikusgarriarekin.

Aurtengoa, 25. edizioa izango da. Bertan antolatu den guztia jakin nahi baduzue, hemen begiratu. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button