MUSIKA

Mamba Beat taldeak lan berria aurkeztuko du Bilbon

Mamba Beat laukoteak Paint me in Black (Collider Records)  laugarren diskoa aurkeztuko du gaur Bilbok Kafe antzokian. Bilbotarrekin batera, Unclose taldea eta David Kano eta Les Alsborregach DJk arituko dira.

Pop rock elektronikoko talde bilbotarrak Paint me in black izenburuko grabazio berria argitaratu du. Diskoak hamar kantu itsaskor eta dantzagarri biltzen ditu, taldearen zuzeneko biziaren isla direnak. Diskoari izenburua eman dion kantuaren hitzek itzel islatzen dute disko berriaren espiritu adiktiboa: “Ponme una correa, Píntame de negro…y seré tu fiel Doberman…”.

Sukaldean lan handia egin dute bilbotarrek. Horretarako, ondoko osagaiak erabili dituzte: gitarren presentzia handiagoa, bateria trinkoak eta potentzia handiko baxu sintetikoak, pop melodiak, indie-rock giroak eta elektronika dantzagarria… Depeche mode, U2 eta Kasabian taldeen erara.

Diskoa Donostiako Doctor Master estudioetan grabatu eta nahastu dute. Bi erremix ere gordetzen ditu, David Kano (Cycle ) Madrilgo ekoizle entzutetsuaren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button