
“Hartu kamerak, mikroak, mozorroak eta umore ona eta animatu zaitez, urriaren 28an lehiatzera!”. Hala esan dute Eskoriatzako Ti tau! Umorezko Film Laburren Rallyaren antolatzaileek.
Aurtengoan bi sailetan banatuko da rallya: 12 eta 16 urte bitartekoendako estreinatzen den Gazte Saila, eta seigarren urtez datorren Helduen Saila. Gazteentzako eronak izango da, izan ere, lanak telefono mugikorraz edo tabletaz grabatu eta editatu beharko dira, eta euskarazko lanak bakarrik onartuko dira. Gainera, irudi guztiak egunean bertan grabatuak izan beharko dute.
Egun horretan, 09:30ean gaia (objektu bat) eta ezaugarrien banaketa egingo da, eta 19:00etan lanak jasoko dira. Gauean, 22:00etan, egindako lanen proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia egingo da Zaldibar antzokian.
Apuntatu nahi baduzue, hona hemen oinarriak.