
Ostiralean, hilak 20, dohainik, This Fucking Jazz Machine Works! Lubrifika Edit, 5. Teknika Askeko Erakusketa Internazionalaren aurkezpen-eguna da Noventa Grados faktorian.
Lubrifika Party, arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta, 22:00ak bitartean, artea, jazz musika, lagunak eta giro ona izango dira nagusi, Patioren instalazio ikusgarri batek espazio guztia apaintzen duelarik.
Bertako kideek honela adierazi digute programatutakoa: “Zuzeneko jazz musika izango dute entzungai Anna Valentina Trio taldearen eskutik, okasioak merezi duen bezala, eta Côte Bar-ek edariak eskainiko ditu. 22:00etan After Lubrifika Partyk Côte Bar-en bertan jarraituko du, DJ Rachoren erritmora gorputzetako makineria astintzen segituz, koktel eta mokautxoak dastatzen diren bitartean. Lubrifikatu zure makineria gurekin! Noventa Grados-en, kale Nagusia, 3. Donostian”.
Bilduko diren artistak Angel Alvarez, Unai Bergaretxe, Jean-Claude Cimelière, Ion Estala, Andoni García, Daniela Garreton, Aritz Kabe, Arkaitz Olarra, Ana Petrissans, Elena Setién, Gato Urbistondo eta Patxi Zapirain izango dira.



