ARTEA

“Limaren begirada”, argazki erakusketa Bilbon

Perualde GKEk antolatu du gaur bertan, martxoak 4, Bilboko San Frantzisko auzoko udaltegian inauguratuko den Limaren begirada izeneko erakusketa hau. Limako periferian dagoen El Volante kokalekuan bertan Iñaki Landa eta Emilia Arias bikoteak atera dituen argazkiekin, eta bertako umeen testuekin hornitu da erakusketa hau.
Irudiotan 15 urte bete dituen GKE honen lana ere ikusta daiteke. Gaurtik martxoaren 15era bitartean, gozatu ahalko duzue irudiek transmititzen duten errealitateaz.

“Liman, bertako mendixketan bizi diren neskatxo eta mutil koskorren ametsak islatzen dira; batzuk arkitektoak izan nahi dute, besteek medikoak, pilotoak, abokatuak, irakasleak,… baina gauero goseturik joaten dira ohera. Batzuetan amets hauek maldetako areetan desagertzen dira, baina bestetzuetan errealitate bilaka daitezke batzuen laguntzarekin. Aurpegi hauetako bakoitzak izen bat, amets bat badu. El Volante-ko umeen bidez mundua beste gisa batera begiratzera ikasi genuen. Horiek irakatsi ziguten ipuin batek, kanta batek, joko batek zer-nolako garrantzia duen. Hiru hilabetez beraiekin bizitzen egon ostean, ezinezkoa da euren ninietatik alde egitea. Eurek esperantza dute orain, ilusioz beteriko begiradak dituzte orain”, komentatu digute bizitza puska hauek partekatzera hara joan ziren Iñaki Landa eta Emilia Ariasek.

Gogoratu, martxoaren 15era bitartean, Limaren begirada ikusgai Bilboko San Frantziskoko udaltegian. Horren ostean, La Bolsa eraikinean ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button