IKUS-ENTZUN

“The Special Nedd” dokumentala, Elorrion eta Bilbon

Carlo Zoratti zinegile italiarrak zuzendutako The Special Nedd (2013, Alemania eta Italia) dokumentala pantailaratuko dute gaur, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30etik aurrera; gaztelaniazko azpitituluekin aurkeztuko dute. Apirilaren 30ean, gainera, Bilboko Multicine aretoetan ere proiektatuko da, 20:00etan.

Road movie itxura duen filma da, eta neorrealismo italiar klasikoaren espiritua eta dokumental estiloa uztartzen ditu. Hiru lagun gazte dira dokumentalaren protagonistak. Haietariko batek izango duen lehendabiziko harremana lortu nahian ibiliko dira. “Helburua lortzea ez da erraza izango. Carlok eta Alexek 29 urteko Enea lagunari neskengana hurbiltzen lagundu gura badiote ere, ez dakite zelan egin, Enea autista delako. Europan zehar ibiliko dira eta bilatzen hasi zirena baino askoz gehiago aurkituko dute”.

Filmak hainbat jaialditan parte hartu du; esaterako, 2014an, Trieste Film Festival jaialdian (dokumental onenaren saria jaso zuen) eta, 2013an, Alemaniako Dok Leipzig Premi Golden Dove.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button