MUSIKA

The Reverendos rock and roll taldeak hirugarren diskoa argitaratu du

Bilboko The Reverendos rock and roll talde sutsua da. Laukotea estilo zaharren jarraitzaile amorratua da, hala nola, rockabillya, bluesa, eta swinga. Oraintsu Preachin’ hirugarren lana argitaratu du Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik.

The Reverendos 1997. urtean eratu zuten Igor Garciak (ahotsa eta pianoa) eta Alvaro Martinezek (gitarra) bluesaren espiritu zaharra berreskuratzeko asmoz. 2004. urtean estreinako lana argitaratu zuten, Retro Blues, eta 2007an bigarrena, Back in Town. Harrezkeroztik makina bat kontzertu egin dituzte eta Euskal Herriko blues jaialdi nagusietan jo dute, besteak beste, Getxo Blues eta Hondarribiko Blues Jaialdian. Kontzertu horiei esker, artista esanguratsuekin jo dute, tartean, Robert Cray, Jerry Lee Lewis eta Pinetop Perkins musikariekin.

Orain Preachin’ izenburuko hirugarren lana kaleratu dute Gaztelupeko Hotsak markapean. Diskoa zuzenean grabatu dute eta Javi Caballero Jukebox Racket taldeko bateria jotzailearekin. Hamar doinuetan blues eta R&R estiloak nagusitzen dira. Laukotearen kantu propioak ez ezik, doinu klasikoen bertsioak ere bildu dituzte, tartean, Got my mojo workin’ (Muddy Waters) eta Route 66 (Chuck Berry).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button