ARTEA

“Arteshop Bilbao”-ren V. edizioa zabalik

Arteshop Bilbaoren V. edizioak, aurrekoen moduan, merkatariak, artistak eta Arte Ederretako ikasleak uztartu nahi ditu, merkataritza-jarduera bultzatzeko.

Arteshop Bilbao ekimenak 75 denda hautatu ditu, eta era berean, EHUko Arte Ederrak Fakultateko 75 ikasle; arte berriaren hainbat lanen bidez, esku-hartze artistikoa egingo da Bilboko denda askotan.

Erakusketa ekainaren 8tik 20ra bitartean garatuko da, eta lehiaketaren izaera izango du. Hortaz, izena emateko epea martxoaren 20ra arte egongo da zabalik. Bilbao Ekintzak diru-laguntzak emango ditu esku-hartze artistikoaren ekoizpen-gastuetarako: 200 euro izango dira lehiaketan parte hartzen duten Arte Ederren Fakultateko ikasleentzat eta 300 euro Bilbao Arte Fundazioko artistentzat.

Aurkeztuko diren proiektuetatik hamar onenak aukeratuko dira, eta horiek honako sariak eskuratu ahalko dituzte: lehenengo saria 1.200 euro, bigarrena 900 euro eta hirugarrena 600 euro. Aldi berean, publikoaren sariak 450 euroko sari ekonomikoa izango du.
Arteshop Bilbao 2015eko sariak, ekainaren 17an emango dira Bilboko La Ribera Merkatuan.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button