BESTELAKOAK

“Zuztarretatik Ahora” proiektuaren altxorrak

Balio handiko lana den Zuztarretatik Ahora proiektuan, Labayru Ikastegiak Nerbioi-Ibaizabal eskualdean egindako landa-ikerketaren barruan, eskualdeko 77 berri emaileri egin zaizkie bideo-grabazioak (guztira 340 ordutik gora).

Eskualde guztietako herri-jakituria eta kultura tradizioa oso in`portanteak dira nondik gatozen jakin ahal izateko. Horixe egin da Nerbioi-Ibaizabal bailarako euskararen ondare etnolinguistikoa batzeko eta ikertzeko Zuztarretatik Ahora proiektuarekin.  Kasu honetan, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Ugao-Miraballesko udalek sustatutako ekimena izan da.
Ama-hizkuntza bertako hizkera duen 77 berriemaile elkarrizketatu eta grabatu dira (bai audioz bai bideoz) eta eurekin ia 340 orduko grabazioak egin dira.

Lehenago Zuztarretatik Ahora DVDan argitaratu ziren hainbat bideo-txatal, eta horiek orain weborri batean batu dira, eta gainera, lekukoak esaten duena hiru hizkuntzatan irakurtzeko modua ere badago: euskeraz, gazteleraz eta ingelesez. Bilaketak gaika, herrika, lekukoka, zikloka, atalka edo berba solteak kontuan hartuta egin daitezke.

Helbide honetan duzue altxorra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button