IKUS-ENTZUN

39. Euskal Zine Bilerako sariak

Lekeitioko aurtengo Euskal Zine Bilera amaitu da eta lan guztiak ikusi ostean, sariak banatu ziren atzo.

Natxo Leuzak irabazi du profesionaletan film onenaren saria, N´Diawaldy Bouly lanarekin, eta lan amateurren artean, Koldo Garcia eta Maite Bidarten Karta Astrala izan zen onena. 

Beste sari batzuk honakoak izan ziren:  Zuzendaritza sari amateurra, Felipe Ugarteren Hasiera lanarentzat;  eta profesionala, Jorge Gil Munarrizen Xinta Dantza lanari (obra horri ere argazki saria eman zioten); Ekoizpen sari amateurra, Joxean Coya Ayudánen Korronteari Aurre. Euskal Balezaleak Islandian lanarentzat izan zen; Argazki sari amateurra, Sergei Soberaren Euphoria filmarentzat; eta Gazte 22 saria, Eneko Zuberogoitiak irabazi zuen 280º filmarekin.

Azkenik, Antzar Morea saria, Begoña Vicarioren Beti Bezperako koplak filmak hartu zuen. Antzar Moreak, genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lana saritzen du, halaber, kontuan hartu da emakumearen presentzia zenbatekoa izan den lana sortzeko prozesuan. Berau Lekeitioko Udaleko Emakume eta Berdintasun batzordeak eman zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button