ARTEA

Arrotza eta ezezaguna

Tabakalerak antolatu eta Natasha Marie Llorensek komisariatutako L’Intrus erakusketak nazioarteko hamahiru artista bilduko ditu otsailera bitartean. Ezezagunaren figura testuinguruaren eta figuraren arteko harreman gisa da tartean aztertuko den gai sakona. Gaur berton, urriaren 26an, arratsaldeko 19:00ean zabalduko ditu ateak L’intrus erakusketak.

Tabakalerak bidalitako oharrean honakoa irakur daiteke: “L’Intrus erakusketak Jean-Luc Nancy filosofo frantsesaren izen bereko saiakera dauka abiapuntutzat. Nancyk metaforikoki irudikatzen du arrotza, ezezaguna, transplantatutako bihotz bat bezala. Nancyren gorputzak arrotza behar du, baina, aldi berean, beti dauka arbuiatzeko arriskua, eta, beraz, hiltzekoa. Nancyren testuaren ondorioa da, batetik, ezezaguna gorputz sozialaren parte dela, eta, bestetik, gorputz soziala haren presentziaren menpe dagoela; are gehiago, bere diferentziaren menpe ere badago.”

Artista parte-hartzaileak: Ayman Alazraq, Emanuel Svedin, Nadia Barkate, Dages Juvelier Keates eta Alexis Steeves, Anna Lopez Luna, Jumana Manna, Omar Mismar, Jon Otamendi, Shane Aslan Selzer eta Chelsea Knight, Lara Tabet eta Elizabeth Tubergen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button