ARTEA

“Ertibil” erakusketaren azken geltokia, Elorrio

Aurtengo Ertibil erakusketak Elorrioko Iturri Kultur Etxean emango dio amaiera urteari. Hirugarren urtez disfrutatu ahal izango dute elorrioarrek Bizkaiko artista gazteen 20 lan aukeratuekin. Erakusketa goiz eta arratsaldez zabalik egongo da abenduaren 23ra arte eta goizez baino ez 29ra arte. Bisita eta katalogoa doakoak dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil erakusketa ibiltariaren 34. edizioa Rekalde aretoan abiatu zen uda partean. Sestaon izan eta gero, Durango, Lekeitio, Santurtzi, Gernika, Arrigorriaga, Derio, Ermua eta Igorren egon da. Azken plaza Elorrio izango da.
Hiru artista, Amaia Gracia Azqueta, Irantzu Yaldebere eta Helena Goñi suertatu dira aurtengo edizioaren irabazle, baina 109 artista izan dira parte hartu dutenak. Horietatik guztietatik, Daniel Castillejo Alonso, Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Abigail Lazcoz Sáez eta Ane Rodriguez Armendarizek osatu duten epaimahaiak 20 piezak hautatu ditu Ertibil erakusketa ibiltariaren XXXIV. ediziorako.

Aipaturiko hiru sarituen lanez gain, honako artistek ere parte hartu dute aurtengo Ertibilen: Carlos Alza, Nora Aurrekoetxea & Laura Ruiz, Leonardo Burge Badiola, Urtzi Canto, Marion Cruza Le Bihan, Arantxa Escondrillas, , Iñigo Garatu, Eduardo Hurtado, Miriam Isasi, Jone Loizaga, Uxue Lopez Iruretagoyena, Gemma Martin, Edurne Martinez, Estela Miguel, Damaris Pan, Karla Tobar Abarca eta Diego Vivanco.

Ertibil erakusketa ibiltariaren bidez Bizkaiko talentu berrien sormena erakutsi nahi zaio gizarteari, bai eta aukeratutako artisten lanak zabaldu, eta horiei balioa eman ere. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button