ARTEA

Dan Isturizen paisaiak ikusgai Iruñean

Dan Isturiz artista nafarrak bere margolanak paratu ditu Iruñeko San Anton galerian Pintura Jugosa izenburupean. Erakusketa zabalik izango da otsailaren 8ra bitarte.

Isturizek Nafarroako leku enblematikoenak jaso ditu bere paisaia koloretsuetan, tartean, Iratiko Oihana edo Arga ibaia. Bere obran eragin nabarmena du inpresionismoak.

Inpresionismoaz gain, artistaren ukitu pertsonala ere nabaritzen da. Hala, argiak protagonismo handi du margolanetan, eta siluetak eta figurak marraztuz eta desmarraztuz paisaiei bizitza eransten die.

Erakusketan Isturizek bere heldutasuna agertzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button