The Australian Pink Floyd Adelaidan sortu zen 1988an. Arrakasta batuz joan zen eta 1993an Erresuma Batura joan ziren, eta bertan oso ezagun bilakatu ziren.
Euskalduna Jauregian eskainiko duten kontzertuak fideltasun osoz erakusten du nolakoak ziren Pink Floyden birak; horretarako, jatorrizko instrumentuak, koruak, argiak, laserrak eta pantaila erraldoiak erabiliko dituzte, eta errepertorio ezagun bezain itzela eskainiko dute, tartean daudelarik Animals, The Wall, Wish You Were Here eta Dark Side of the Moon diskoetako kantuak.
Ikuskizun izugarria izango da. Showa hain nabarmena da, ezen kantuek eta efektu bereziek erabat eraldatzen baitute eszenatokia, parekorik ez duen zerbait izatera heldu arte. Argiz eta soinuz betetako etengabeko zaparrada.
Nontzeberri