MUSIKA

Tenpera eta Anai, Bergarako Seminarixoan, “Katapulta Tour” jaialdiaren eskutik

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren jaialdiak oraingoan Bergarako Seminarixoan egingo du geldialdia, eta Tenpera eta Anai taldeen kontzertua antolatu du bihar, urriaren 18an, gaueko 21:00etatik aurrera.

Iker Munduate, Iker Torra eta Jon Almuedok osatzen duten Tenpera taldeak, estilo aldetik rock alternatibora egiten du, 90 hamarkadako influentziarekin, noise-rock edota punk generoan murgilduta. Duela urte bat hasi zuten proiektua eta harrezkeroztik Donostiako areto ezagunenetan eman dituzte kontzertuak.  Kutxa Kultur Musikako iazko programak Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuiturako aukeratutako artista taldea da eta bi EP argitaratuta dituzte dagoeneko: 2017ko azaroan lehena, bi abestiz osatutakoa. Eta  bigarrenak, urriaren hasieran ikusi du argia.

Astigarragan sortutako Anai taldea aldiz, Power Duo bat da. Gari ahotsetan eta gitarran, eta Iban baterian eta bigarren ahotsetan, rock progresibora jotzen dute. Lehendik ere, bete formazio batzuetan aritu dira elkarrekin, besteak beste: Bisai, dReza, Thanks to Losers, Vomito eta Inox. Talde berriak, 2018an kaleratu zuen bere lehen lana,  Pentsatu, Eraiki, abestiz osatutako EPa. Orain, beraien disko berrian murgilduta,  hurrengo lanaren aurrerapen singlea aurkezten ari dira Katapulta jaialdi ibiltariari esker: Eskerrikasko galtzaile.

Katapulta Tour jaialdi ibiltariak, surf-musika eta surfaren kultura uztartu nahian, bertoko hainbat taldeen kontzertuak antolatzen ari da uda partetik hona, eta dagoeneko, Gipuzkoako zenbait herri bisitatu ditu.

Informazio gehiago duzue katapiulta.org web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button