ESZENA

Tartean Teatroa konpainiaren “Zergatik Jamil?” obra, Lekeition

Patxo Telleriak idatzitako Zergatik Jamil? obra aurkeztuko du Tartean Teatroa konpainiak Lekeitioko Ikusgarri Aretoan, ostiralean, 20:00etatik aurrera.

Telleria bera eta Jokin Oregi dira obraren zuzendariak. Antzezleak, berriz, Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy dira.

Obrak hauxe kontatzen du: “Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik, Jamil?”.

Urtarrilaren 10ean, halaber, Arrasateko Amaia Udal Aretoan antzeztuko dute obra, 19:30etik aurrera.

Informazio gehiago: tartean.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button