
Patxo Telleriak idatzitako Zergatik Jamil? obra aurkeztuko du Tartean Teatroa konpainiak Bilboko Arriaga Antzokian, gaur, bihar eta etzi. Gaur euskaraz taularatuko dute obra, eta ostiralean eta larunbatean, berriz, gaztelaniaz.
Telleria bera eta Jokin Oregi dira obraren zuzendariak. Antzezleak, berriz, Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy dira.
Obrak hauxe kontatzen du: “Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik, Jamil?”.
Urtarrilaren 10ean, halaber, Arrasateko Amaia Udal Aretoan antzeztuko dute obra, 19:30etik aurrera.
Informazio gehiago: tartean.com.