ESZENA

Kukai eta Coliflor Circo-Teatro Umore Azokan sarituak

Jon den aste osoan zehar dozenaka lan eder ikusteko parada egon da Leioako Kaleko Artisten Azokan. Eta ostean, sariak etorri dira. Umore Azokako Sarien Epaimahaiak Kukairen Karrikan eta Coliflor Circo Teatroren Salir lanak saritzea deliberatu du. Aipamen berezi bana ere egin die Irrwisch Theater eta Metralleta y Murmuyo (Teatro Gestual de Chile) taldeeen proposamen eszenikoei.

Kukai Dantza Konpainiaren Karrikan, euskal dantza tradizionalean oinarritutako lengoaiak aztertzen ditu, dantza garaikiderako bidean. Pisuzko dramaturgiarekin, eszeneratze on batetik abiatzen da, eta goraipatzeko moduko nolakotasun artistiko eta teknikoa mantentzen du lan osoan zehar. Arrazoi hauek direla medio saritua izan da.

Kanpotik etorritako ikuskizun onenari Saria Coliflor Circo Teatroren Salir lanarentza izan da. Talde honek, eszenografia adierazgarriaren erabilera inteligente eta irudimentsua egin du, zirkoko baliabide eta espresamoldeak erabiliz.
Eta esan bezala, aipamen bereziak ere izan dira. Irrwisch Theater austriar konpainiari eta Metralleta y Murmuyo (Teatro Gestual de Chile) konpainiari, soilik kalean antzeztu daitezkeen ikuskizunak erakutsi dituztelako, ikusentzuleen partaidetza aktiboa bultzatuz eta umorea erabiliz.

Hamabigarren edizio honetan, Umore Azokaren Epaimahaia Jorge Sanz Pulidok (Aguilar de Campooko Udaletxeko Kultura eta Festak Saileko arduraduna), Carmen Blasco Alvaredok (Zaragozako Udaleko Kultur Goi Teknikaria), Javier Alcorta Ruizek (antzezlea, kudeatzailea eta Araiako Umore Antzerki Jaialdiko zuzendaria), Jordi Durán i Roldósek (Fira Tárregako zuzendari artistikoa), Eduardo López Velascok (Medina del Campoko Udaletxeko kultur programatzailea) eta Carlos Gil Zamorak (Artez aldizkariko zuzendaria eta antzerki kritikaria) osatu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button