IKUS-ENTZUN

Tarkovskiren “Offret” filma proiektatuko du FASek

Bilboko FAS Zineklubak Andrei Tarkovski (Zavrazhe, 1932 – Paris, 1986) zinegile errusiarrak filmaturiko azken lana Offret (Suedia/Erresuma Batua/Frantzia, 1986) proiektatuko du gaur Indautxu Plazako El Carmen aretoan 19:45ean. Filmak Cannes Jaialdiko Epaimahaiaren sari nagusia jaso zuen 1986. urtean.

Stalker lana filmatu ondoren, 1982an Tarkovski Nostalgia filma idazten aritu zen Tonino Guerrarekin batera. Italian barrena nostalgiaren aztarnak bilatzen ari den Errusiako idazle baten istorioa kontatzen du pelikulak. Azken finean, film hori zuzendariari berari bizitzan gertaturiko bihozkadaren isla izan zen.

Nostalgiak ere film saritua izan zen Cannes jaialdian1983. urtean, hain zuzen ere, sari nagusia jaso zuen. Filma estreinatu eta gero, Tarkovski Italian gelditu zen Larissa emaztearekin. Hala, tramite administratibo eta politiko nekezak hasi zituzten Errusian zeunden Andriusha seme txikiarekin eta gainontzeko senitartekoekin aurkitzeko. Bide luze eta latza izan zen. Handik hiru urtera, baina, erdietsi zuten semearekin eta familiarekin batzea. Izan ere, Andreiren eritasuna larriagotu zela ikusita, sobietar agintariek Andriushari baimena eman zioten Parisera joan zedin. Ordurako, Andrei Tarkovskik bukatua zuen bere azken filma, Offret (Sakrifizioa), Cannesko sari berezia, bere seme Andriushari eskainia, hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button