BERTSOTAN

ABTko bosgarren finalaurrekoan, Xabi Igoa onena

Arabako Bertsolari Txapelketako bosgarren finalaurrekoa jokatu da Laudion Ander Solozabal (Gasteiz), Asier Rubio (Luiando), Jagoba Apaolaza (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia) eta Xabi Igoa (Aramaio) bertsolariekin. Guztien arten onena Xabi Igoa izan da. 

Aramioko saioan, hurrengo larunbatean, kantatzen duten bertsolariek itxiko dute sailkapena. Momentuz, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek lortu dute puntu gehien. Legution eta Laudion kantatu duten 12 bertsolariek martxoaren 19ra arte itxoin beharko dute jakiteko finalean kantatuko duten ala ez.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button