MUSIKA

“Talentu Berriak Ganbera Musikan” zikloa hastear

Musikene, EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra), Donostiako Orfeoi eta Donostia Musikarekin batera, Kutxa Fundazioak Talentu Berriak Ganbera Musikan zikloa sustatzen du.  Talentu Berriak Ganbera Musikan zikloaren bidez, “gazteen talentua eta gaitasunen garapena sustatu nahi dira, Gipuzkoa kultuago eta sortzaileagoa lortzen laguntzeko”.

Aurtengo programan zortzi kontzertu antolatu dira maiatzera bitartean, ostegunetan, 19:00etan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan izango direnak.

Aste honetan, otsailak 13, izango da lehen saioa, Aeternum Boskotearen kontzertuarekin. Hil honetako 27an, Tximermusik taldearen txanda izango da.
Martxoan, Medinukai Ensemble, Koira Seikotea eta Emare Hirukotea arituko dira. Apirilean bi kontzertu programatu dira Kantua eta Saoko Quartet taldeekin.

Azkenik, maiatzean, Amain Eman taldearen txanda izango da.

Hemen dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button