BERTSOTAN

Tafalla eta Zangoza, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hurrengo geltokiak

Asteburuan bi saio jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketaren barruan.

Larunbatean, urriak 9, Tafalla herriko Alde Zaharreko Kultur Etxeak jasoko du final-laurdenetako lehen saioa, 17:30ean hasita. Bertan, Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Erika Lagoma Pombar eta Urko Gartzia Aleman arituko dira.

Igandean, urriak 10, Zangozako Karmengo Auditorioan izango da ekimena, 17:30ean. Bertan ariko dira Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Sarai Robles Vitas, Xabier Silveira Etxeberria, Mikel Lasarte Cia eta Oier Lakuntza Irigoien. Zangozan lehen aldiz egingo da txapelketako saio bat.

Ikusten duzuenez, sei bertsolari bilduko dira saio bakoitzean, eta bi saioetako irabazleek zuzenean eskuratuko dute finalaurrekoetarako sailkapena. Gainerakoek, final-laurdenen fase osoa bukatu bitarte itxaron beharko dute.

Azken final-laurdenetako saioa Donezteben izango da, urriaren 16an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button