IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdiko lanik esperimentalenak

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia datorren otsailaren 10etik 15era bitartean egingo da, Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan.

Edizio honetan 1.237 lan jaso dituzte. Bederatzi film luze eta zortzi film laburrek osatuko dute jaialdiaren sekzio ofiziala, aurtengo esperimentalena.

Honakoak izango dira emango diren lanak: Before We Go (Jorge León, Belgika), El hombre congelado (Carolina Campo, Uruguay), Traces (Diego Gutierrez, Mexiko), Le complexe de la salamandre (Stephane Manchematin, Serge Steyer Frantzia), Lettres du Voyant (Louis Henderson, Frantzia), Letters to Max (Eric Baudelaire, Frantzia), Mambo Cool (Chris Gude, Kolonbia), Our Terrible Country (Mohammad Ali Atassi, Siria), South To North (Antoine Boutet, Frantzia), Blessed Be This Place (Carl Olsson, Danimarka), Echo Chamber (Guillermo Moncayo, Kolonbia), Out (Joan Antúnez, Espainia), Rainbow’s Gravity (Kerstin Schroedinger, Mareike Bernien Alemania), Solo te puedo mostrar el color (Fernando Vilchez, Peru), Super Unit (Teresa Czepiec, Polonia), The Blazing World (Jessica Bardsley, AEB) eta Working To Beat The Devil  (Chu-Li Sewring, Adam Gutch, Erresuma batua).

Sarien harira, jaialdian honakoak banatuko ditu: Punto de Vista-ren Filmik Onenaren Sari Nagusia, 10.000 eurokoa; Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa eta Film Laburrik Onenaren Saria, 3.000 eurokoa. Jaialdiak bi aipamen berezi egingo ditu. Horiez gainera, hiru sari berezi ematen dira: Publikoak ematen duen Filmik Onenaren Saria, 1.500 eurokoa; Gazte-Epaimahaiak ematen duen Filmik Onenaren Saria, 1.500 eurokoa eta Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou Saria, 300 eurokoa.

Ekimenaren xedea ondokoa da: “Aukeratutako zinegileek orain arteko bideetatik kanpo dauden pelikulak aurkeztea, erabateko konpromiso etikoarekin, betiere”.

Informazio gehiago: puntodevistafestival.com  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button