IKUS-ENTZUN

Tadjedin zuzendari irandarraren “Last Night” filma euskaraz

Massy Tadjedin zuzendari irandarraren Azken Gaua (Last Night) euskaraz ikusi ahal izango da Euskadiko zinema aretoetan.

Filmak bikote arazoak eta traizioa jorratzen ditu eta ostiralean, hilak 24, estreinatuko da euskaraz Bilboko Multis zinemetan, Donostiako Antiguo Berri eta Gasteizko Floridan. Keyra Knightley eta Eva Mendes daude aktore ezagunen artean.

Ekimena Zinema Euskaraz programaren baitan dago, eta programa horren barruan ere lau film merkaturatu dituzte euskaraz eta DVD formatuan: Horton, Ice Age 3, Percy Jackson eta Tximista-Lapurra eta A Taldea.

Bestalde, gogoratu 30 film ikus daitezkeela euskaraz streaming bidez www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button