IKUS-ENTZUN

Tabakaleratik irten barik, zinemaz beteriko asteburua

Asteburu honetan bi proposamen interesgarri erakutsiko ditu pantaila handian Tabakalerak. Alde batetik, gaur berton, hilak 8, Zinema eta zientzia zikloaren barruan El hombre que conocía el infinito lana pantailaratuko da (Pedro Miguel Etxenike fisikariak filmaren aurkezpena egingo du). Film horrek honakoak kontatuko digu: Srinivasa Ramanujan matematikari indiarraren istorioa kontatzen du filmak, matematikaren munduan ekarpen garrantzitsuak egin zituena, zenbakien teoria, serieak eta zatikiak kasu. Lan nekezarekin, Ramanujanek Cambridgeko Unibertsitatean sartzea lortu zuen Lehen Mundu Gerra garaian. Han bere teoriak lantzen jarraitu zuen G. H. Hardy irakasle britainiarraren laguntzarekin, bere indiar jatorria garai hartako gizartean suposatzen zuen eragozpenak latzak izan arren.

Beste aldetik, Zinearen historia etengabea fokuaren barruan, El año del descubrimiento (Luis López Carrasco, 2020) lan ikusteko aukera egongo da bihar, hilak 9. “Auzokideak, gazteak eta langabetuak hizketan ari dira taberna baten barruan, zigarro, gosari eta aperitibo artean. Euren amets zentzugabeak gogoratu, laneko kezkak partekatu eta etorkizunerako planak egiten dituzte. Taberna Cartagenan dago, herrialdearen hego-ekialdean. Eguna aurrera doan heinean, gero eta gertuago entzuten dira 1992ko industria-krisiaren istiluak”.

Lan horien gaineko xehetasun gehiago Tabakalerak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button