BESTELAKOAK

BLV-ART kultur programaren edizio berria

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleak abangoardiako adierazpenez beteko dira BLV-ART kultur programaren edizio berriarekin. Auzo hauek garapenari eta berriztapenari laguntzeko antolatu dira, bertan

Urriaren 15era arte luzatuko den programazioan denetarik topatuko duzue. Arty walks-Arte Zirkuitua antolatu da galeria berrietara eta sortzaileek egiten dizuten ekimenak eta tailerrak bisitatzeko, eta hala bisita interaktiboak sortuko dira euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat diziplinatako erakusketak ikusi ahal izateko. Ekimen honek BilbaoArte eraikina ere bisitatuko du eta bertan gauzatzen den lana ikustatu ahalko da.

Urriaren 6an inauguratuko da ekimena Primordiales izeneko ikus-entzunezko emanaldiarekin. Bertan ere, musika, bideo-artea eta eszenografia berezia uztartzen dira. Berrikuntza gisa, edizio honen barruan, arte eszeniko garaikideei eskainitako ziklo bat ere sartzen da. Arte eszeniko horiek aire zabalean aurkeztuko dira ikus-entzuleen aurrean. Performart izenburupean, hiru artistak, Fausto Grossik, Beatriz Silvak eta Ramón Churrucak euren azken proposamenak aurkeztuko dituzte ikus-entzuleen aurrean. Antzerkia eta bertsolaritza bateratzen dituen Erregea eta bufoia (Andoni Egaña eta Ander Lipus) ikuskizuna ere egingo da urriaren 13an.

Musika ere ez da faltako, izan ere, urriaren 8an, Bilborock aretoan arituko den El columpio asesino bandaren eskutik helduko da. Programazioa osatzeko, aire zabaleko zine saioak ere egongo dira (urriaren 7an, 21:30ean, Martzanako kaian). Zinegile gazteen zenbait lan emango dira, horietako batzuk jaialdietan sariak lortutakoak, Zinebin, adibidez.

BLV-ART ekimenaren helburua, inguru horren kultur espezializazioa lortzea da, bertako biztanleen beharrei erantzuteko, baina, batez ere, auzo horiek erakargarriak izan daitezen hiriko biztanle guztien begien aurrean, kultur erdigune bilakatuz, bertan, musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edo modarekin erlazionatutako sorkuntza mota berriak sortzen ari baitira.

Programazio osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button