ARTEA

Tabakaleran “Jardun Artistikoentzako Institutua” abiatzear

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren edizio berri bat jarri dute abian. Ikasketa-programa ekainaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean garatuko da Tabakalerako hirugarren solairuko Artisten Gunean.

Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista) eta Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) tutoreek, Catalina Lozano Artium Museoko komisario buruak eta Oier Etxeberria Tabakalerako Programa Publikoen arduradunak osatutako Ikasketa Batzordeak hautagaien artean aukeraketa bat egin dute.
Hortaz, gaurtik aurrera Jardun Artistikoentzako Institutua ekimenean hautatutako hamasei parte-hartzaile proiektu artistikoak garatzen arituko dira, irakasle-talde horren begiradapean: Rosalind Nashashibi, Georgia Sagri, Lea Porsager, David Bestué, Ainara Elgoibar, Alejandro Cesarco, Jon Mikel Euba, Mattin, Pierre Bal-Blanc, Isabel Herguera, Erlea Maneros Zabala eta Txaro Arrazola.

Lan-ildoa honelakoa izango da: artista-gonbidatu bakoitzak bere sormen-prozesuen ikuspegi berezia partekatuko du. Metodologia hori praktikara eramango da, ariketak, tailerrak edo ad hoc proposatutako beste topaketa batzuk eginez. Gainera, “parte hartzaile bakoitzak Tabakalerako hirugarren solairuko Artisten Gunean lanerako bere espazioa izango du, bai eta eraikineko beste arlo edo laborategi batzuk erabiltzeko aukera ere, ikasleen esperientzia hobetzeko xedearekin. Gainera, sortzaileetako batzuk One Shot Tabakalera House hotelean izango dira programa garatu bitartean. Abuztuan zehar, Oteiza Museoan egonaldi labur bat egiteko aukera izango dute, eta programaren zenbait jarduera Artium Museoan egingo dira.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button