IKUS-ENTZUN

Tabakalerak Luis Buñuel zinemagile espainiarraren lanak eskainiko ditu

Tabakalerak zinema programazio interesgarria eskiniko du aurten Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia, Donostia Kultura, Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera.

Lehen proposamena aste honetan (urtarrilaren 6an) izango da, eta Luis Buñuel zinemagile espainiarrari eskainita egongo da. Egun horretan bere lehen bi filmak proiektatuko dira: Un perro andaluz (Un chien andalou, 1929) eta La edad de oro (L’Âge d’or, 1930).
Atzera begirako hori urtean zehar proiektatuko diren 32 filmez osatuta dago, eta Buñuelen bizitzarekin eta lanarekin lotura duten filmak ikusi ahal izango dira.  Zikloarekin batera bi liburu argitaratuko dira, bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz.  Jesus Angulok eta Joxean Fernandezek koordinatu dute gaztelerazkoa eta Harkaitz Canok idatzi du euskarazkoa. Programazio honen osagarri Buñuel + PLUS izeneko 13 saio antolatu dira, non zinemagilearen bizitzarekin eta obrarekin lotutako askotariko filmak ikusi ahalko diren.
Zinemagilearen gaineko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Beste aldetik, urtarrilean ere Euskadiko Filmategiak Zinema eta Zientzia zikloari ekingo dio berriro ere, “kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa” helarazteko helburuarekin. Donostia International Physics Center (DIPC) eta Donostia Zinemaldiarekin batera antolatu dute programa, eta film klasikoak eta film berriagoak uztartuko ditu. Ohi denez, emanaldi bakoitzarekin batera, prestigiozko nazioarteko zientzialariek aurkezpenak eta solasaldiak egingo dituzte.

Geroago etorriko dira Gutun zuriak, Hasieratik. Zinema feministaren historiak, Jatorrizko Soinu Banda, Kameleoiak Gara! eta Zinearen historia etengabea.

Beraz, zinemaz gozatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button