IKUS-ENTZUN

Tabakalerak antolatuta, “2deo Saria 2020”

Tabakalerako 2deo laborategiak ikus-entzunezkoak oinarri dituzten proiektuen prototipoak sustatzeko 2deo Saria 2020 deialdia egin du. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaituko da.

Deialdi honen helburu nagusia “ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuen garapena eta prototipazioa sustatzea da, bai aipatu sektoreari zuzendutakoak eta baita beste zenbaitetan aplikatu daitezkeenak ere. Horretarako, aukeratutako proiektuei laguntza ekonomikoa eta aholkularitza profesionala eskainiko die laborategiak”.

Deialdiaren lehen fasean parte hartuko duten zortzi proiektuak (gehienez) hautatuko dira, eta 4.000 euroko zuzkidura ekonomikoa izango dute. Lehen fase hori aurtengo azarora arte luzatuko da. Bigarren fase batean hiru proiektuak (gehienez) aukeratuko dira. Bigarren epealdi hori prototipoena izango da. Gehienez hiru proiektu sartuko dira 2021eko urtarriletik martxora bitartean egingo den deialdiaren prototipoen fasean. Bigarren atal honetan, hautatutako egitasmo bakoitzak laguntza ekonomikoa jasoko du proiektuaren prototipoa garatzeko

Prozesua burututakoan, sortutako prototipoaren aurkezpen publikoa egingo da 2021eko maiatzean. 2deo ikus-entzunezko laborategian antolatuko den jendaurreko ekitaldian egingo da.

Deialdiaren oinarriak eta bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button