BESTELAKOAK

"Berbertan" elkarrizketa zikloa Durangoko Plateruenan

Gizarte-gaiak dira Berbertanen jorratu, sakondu eta jendarteratu gura direnak, eta lehenengo ekitaldi honen ardatza euskarazko kulturgintza izango da. Horretarako ibilbide luze eta mamitsuko hiru elkarrizketatu eta esperientzia handiko hiru elkarrizketatzaile zorrotz izango dira bertan.

Otsailaren 10ean, aste honetan, 20:00etan, Benito Lertxundi elkarrizketatuko du Pako Aristi idazleak. Otsailaren 17an, 20:00etan, Jon Sarasua elkarrizketatuko du Amets Arzallusek eta martxoaren 3an, 20:00etan, Edurne Brouard elkarrizketatuko du Maialen Iriartek.

Euskarazko kulturgintzaren hainbat alderdi jorratzeko moduko hirukotea, beraz, 2011ko Berbertan honetan Plateruenean izango dena: sorkuntza, zabalkundea, pentsamendua, herri-mugimendua… zein bere alorretan azkeneko hamarkadatan buru-belarri jardun duten hiru lagunen ahotan.
Bakoitzak bere aldetik, gainera, izango dute berbagai bereiztu eta interesgarririk Lertxundik, Sarasuak eta Brouardek.

Durangoko Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button