ARTEA

Izaera hermetikoa

Javier Baldaren azken obrak Zarautzeko Sanz Enean izango dira ikusgai, irailaren 11era bitartean.

Artistak berak azaldu du bere obren oinarria: “Erakusketa honetan, obra batzuk eta serie ezezagun batzuk nahastu ditut. Orain, aurkezterakoan, izaera hermetikoa ikusten dut irudi horietan, egitura intimo zabalduak edo bere baitan bildutakoak. Forma esentzial, progresibo eta aurkakoen hiztegi baten prozesu eta bilakaera moduan eginak izan dira. Zati bolumetrikoekin osatuta daude, eta planoen gainean ohiko, etxeko jarreran tapatzen eta gainjartzen dira. Osotasun horietan ezinbestekoa da formen murgiltzea eta hedatzea. Gogora ekartzen dituzte zati solteen sekuentziek multzo bat osatzen duten egunak. Zatien antolaera txandakakoek, geruzazkoak, hortaz, azken begirada nahastu edo gidatuko dute.
Askotan, errealitatetik kanpo dauden formez osatutako proiektua, keinua da. Batzuetan estilo-lan moduan egindakoa, beste batzuetan eraldaketa edo isolamendu ulertezin eta terapeutiko bezala. Are gehiago, esan dezaket konpromiso bat dela eta konpromiso horren azpian materia, formalizazioa, espekulazioa, desioa eta harmoniaren baitako harmonia eza baino ez dagoela”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button