ARTEA

Jasper Johns grabatzaile

Amerikako Estatu Batuetakoetako banderen eta dianen koadroak dira Jasper Johns (Augusta, Georgia, AEB, 1930) artistaren lan ezagunenak. Egun, bere 28 litografia ikus daitezke azaroaren 26ra bitarte Bilboko BBK Aretoan Jasper Johns grabatzaile izenburupean. Lanok 1966 urtetik 2011 urtera bitarte eginak daude.

Artistak gris koloreen aberastasuna, eta azidoaren, kobrearen eta kareharriaren erabilera uztartzen ditu kolorea lortzeko. Horrez gain, prozesuan akuafortearen teknikak eta litografia ere erabili ditu. Horrela orijinaltasun eta sentiberatasun handiko obrak erdietsiz. Matisserekin eta Picassorekin batera, Johns grabatuaren eta pinturaren artean dagoen batasunaren isla da.

Johnsek AEBetako sormen plastikoa irauli zuen New Yorkeko Leo Castelli arte-merkatariak 1958. urtean bere galeria inauguratu zuenean, artistaren banderen eta dianen argizariko pintura ezagunekin.

Bilboko erakusketan ez dira obra horiek ikusiko. Bai ordea, zenbaki eta hizki ugari, baita tonalitate gris asko eta zenbait artelan koloretsu; tartean, Land’s End, Periscope, eta Bushbaby.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button