ARTEA

Rafael Ruiz Balerdiren konbultsioak

Carreras Mugica galeriak Rafael Ruiz Balerdiren bigarren erakusketa bildu du apiriletik ekainera bitartean.
Asier Mendizabal artistaren hitzetan: “Balerdik, hil bitartean egindako lan eskergaren gakoetariko bat konbultsioa da. Milaka eta milaka marrazkietan, eta paperaren gaineko lehen zirriborro urduriak egiterakoan, berak zerabilen automatismo ia kontrolbako eta erdi-kontzientea ikusten da. Konbultsio honetako arrazoiak topatzerakoan, bere kondizio fisikoari (epilepsia zeukan) eta yogatik eta Indiako filosofiatik edandako mistikari erreparatu behar zaio, azken honek trantze moduko egoeran jartzeko bidea ematzen baitzion.

Galerian honetan paraturiko lanak formatu handiko oihalak dira, eta guztietan trazu konbultsiboa nabaritzen da kolore biziekin uztarturik. Kolore hauek, artistak nabaritzen zituen bere subkontzientean epilepsia eraso gogorretatik bere onera etortzen zenetan.

Balerdi figura nabaria izan zen 60. hamarkadan. Gaur taldea sortu zuen Basterretxea, Chillida eta Oteizarekin batera. Gerora, Emen taldearekin egin zituen bere erakusketak Bilboko Arte Ederreko Museoan, eta gero ere, Orain taldearekin Arabako Museoan.
1993an bere lanaren gaineko katalogoa argitaratzen da Javier Viar-en eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button