BERTSOTAN

Bideoklopa lehiaketaren irabazleak

Bertsozale Elkarteak eta AEK-k antolatutako Bideokopla lehiaketaren amaierako besta, larunbat honetan, maiatzaren 26an izango da. Bideoklopa lehiaketa honetan 17 lan jaso dira guztira.

Lehiaketaren irabazleak Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Bertso-eskolako ikasleak izan dira. Bigarrenak, AEK-Gareskoak izan dira (hauek publikoaren saria ere irabazi dute) eta hirugarrenak, AEK-Lizarrakoak.

Lehiaketari amaiera emateko, besta egingo da eta  horretarako, sagardotegian bertso bazkari bat egingo da 14:00etan.  Bertan ere, Jon Maia eta Maialen Lujanbio izango dira.
Talde irabazleak dohainik izango du bertso bazkaria, baina bukaerako jaialditxoan parte hartzeko ateak zabalik daude etorri nahi duten guztientzat.

Horregatik, sagardotegira animatzeko deia luzatzen zaie lehiaketan parte hartu duten talde guztiei, haien euskaltegiko taldeei zein gainontzekoei, mintza-praktika egitasmoei, bertso-eskolei eta bertsozale orori.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button